SAILBURUAREN AURKESPENA

Espaņol


S. Intxaurraga

S. Intxaurraga


Lurralde Antolamendu,
eta Ingurumen Sailburua


Industriako birziklapen-politika, gizarteak eskatzen eta sortzen dituen material eta produktuen bizitzako ziklo osoa harturik bideratu behar da.

Materialen ziklo itxiak lortzeko, produktu bakoitzak ahalik eta hondakin eta isurpen gutxiena sortu behar du eta bere bizialdiko zikloaren fase guztietan energia ahalik eta gutxien kontsumitu behar du; bai lehengaiak erauztean, bai materialak prozeatzean, bai produktua fabrikatzean, bai kontsumitzaileak erabiltzen dituenean eta, azkenik, bai hondakinaren kudeaketan.

Hondakinen kudeaketari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak Ingurumen Iharduketarako Sozietate Publikoa, IHOBE, S.A.ren bidez birziklatzeko eta berreskuratzeko politika garatzen ari da, eta zikloak ixteko ikuspegi orokorrarekin zerikusia duten beste iharduera batzuei ere laguntzen die.

Hain zuzen Industri Birziklapena, jatorrian minimizatzeko edo hondakinen sorkuntza prebenitzeko estrategiaren osagarria da. Hala ere, zikloaren amaieran ezinbestean hondakina sortzen da. Jatorrian minimizatzeko politika hori hondakinik ez sortzeko bidean doala eta, badakigu ezartzen denboraldi luzea behar dela. Horregatik Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailetik une honetan birziklapen-motaren bat egiteko dauden aukera batzuk aprobetxatzeko bidea eskaini nahi da. Gaur egun berezko balioa duten eta suntsitu edo ingurugirora jaurtikitzen diren hondakin batzuk birziklatu nahi dira.

Eusko Jaurlaritzatik ezarri genuen birziklapen-politika, guztiz ados dago gure Herriko ohizko lantegi-tradizioarekin.

Nire borondatea hau bezalako ekintzen bidez oreka hori lortzen laguntzea da; ekintza xumea izanik ere, industri birziklapena oro har sustatzeko katearen maila bat baita. Katalogo hau etengabe erabiliko den tresna bihurtzea espero dut, horrela euskal gizarteak oro har bizi-kalitate hobea izango duelakoan.


IHOBE, S.A. - 2003